(in)komunikazioa-Artefaktoa

Gure taldeak gure artefaktoa aurrera eramateko jorratu deun gaia: komunikazioa-inkomunikazioa izan da, hezkuntza arloan beharrezkoa den gauza bat dela iruditzen zaigulako. Gai honen inguruan genituen ideia desberdinak egoki islatu ahal izateko, bideo bat sortu dugu.
Komunikazio eta inkomunikazio egoerak bereizi ahal izateko bideoa bi zati nagusitan bereizi dugu: lehenengoa komunikazioarekin lotua eta bigarrena inkomunikazioarekin lotua.
 Lehenengo zatian komunikaziaorekin lotutako hainbat egoera desberdin adierazi nahi izan ditugu, ahozkoa, idatzikoa, musika bidezkoa, dantza bidezkoa, yoga (gure barne komunikazioa), teknologiena ...  Guzti hauei esker bai pertsonen barne komunikazioa, bai pertsonen arteko komunikazioa irudikatzen duten hainbat egoera erakutsiz.
Erdiko zatian trantsizio moduko bat egin dugu hedabideen bidez, hauek komunikabide oso onak baitura; vaina batzuetan informazioa beraien gustora eraldatzen dutela iruditzen zaigu. Hau da, aldizkariaren ideologiaren arabera ager daitezken berriak desberdinak izan daitezkeela erakutsiz.
Bestalde bigarren zatian inkomunikazioko hainbat egoera irudikatu ditugu; hauek lehenengo etapakoaren kontrako egoerak ziren, edota komunikazioko herramientak gaizki erabilitako egoerak. Hauen bidez gizarteko hainbat alorri kritika txiki bat egin nahian.
 Azkenik bideoaren bukaeran argazki bonbardeaketa bat jarri dugu, argazki horien artean komunikazioa irudikatzen zuten argazkiak eta inkomunikazioa irudikatzen zuten beste argazki batzuekin nahasiak ageri ziren. Nahasketa honen bidez; komunikazioa egoera bat izan litekena inkomunikazioa nola bilaka daiteken islatu nahi izan dugu, kaos bat sortuz. Gure ustetan inkomunikazioa kaos bat delako.


Egileak:
  • Garazi Urrutikoetxea
  • Gorka Valcarlos
  • Maria Velez
  • Maite Viñe

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina