Kartografia



NOLA IKASTEN DUT?


Klasera iritsi garenean, lehengo tailerraren aurkezpena egin digu irakasleak; kartografia bat egin behar genuen eta bertan nola ikasten dugun islatu.  Lanean hasi aurretik kartografia bat zer den azaldu behar izan digu; kartografiak gehien bat geologoek erabilzen dituzte eta hauek lurraldearen errepresentazio ezberdinak egiteko oso erabiliak dira. Hala ere, kartografia baten bidez gauza ezberdin asko errepresenta daitezke, modu ezberdinean, ondorioz kartografia bakoitzak bere azalpena du. Gure kartografian nola ikasten dugun erakutsi behar dugu eta horretarako guretzako esanguratsuk diren gauzak erabili behar ditugu, argazki, bideo, material ... ebidentzi moduan, eta berien artean erlazioak sortu behar ditugu. Nere kartografiaren inguruan pentsatsen hasi naizenean gauza ugari etorri zaizkit burura: nundik hasi, zer izango den zailena, zer beldurri aurre egin beharko diodan ...

Kartografiaren lanari hasiera emateko, ikerketa eta ideia bilketa bat egin behar dugu, nere ikuspuntutik atalik zailenetako bat. Nere buruan ideiak nahastuta ageri dira eta beldur pixka bat ematen dit, baina bestalde jakin-mina pistu dit. Horrelako ikerketa eta lan batetik ideia eta ezagutza berri asko sortu daitezke,  eta oso tailer edo proiektu polita izan daiteke. Hasiera batean, ideiak ez nituen batere argi, ez nekielako nundik hasi proiektua eta ez nekien ongi nola aurkitu ebidentziak.  Nola demostra dezaket nola ikasten dudan? Imaginazio gutxi dut eta ebidentziak bilatzea ez zait gauza erraza iruditzen, berez nere errealitatearen errepresentazioak dira baina nola adierazi ez dakit. Ala ere angustia eta beldurrak alde batera utzi  eta gogoa jarriz lana aurrera ateratzen saiatuko naiz.

Lana aurkestean mila galdera etorri zaizkit burura, zalantza ugari proiektu hau aurrera ateratzeko. Zer da kartografia bat? Nola egin behar da? Zer islatu behar da zehazki kartografian? Zer material ekarri behar da kartografia osatzeko? Hasiera batean ez nekien ideiak nundik atera ez bait nuen ongi ulertzen zer egin behar zen, galderak besterik ez ziren agertzen nire buruan. Hala ere, pixkanaka lararen aspektu ezberdinak argitzen joan naiz eta bukaerarako galdera bakarra geratu zait buruan: Nola islatuko ditut ebidentziak eta nola montatuko dut kartografia nola ikasten dudan islatzeko?  Hala ere  ebidentziak bilatzen ditudanean eta kartografiaren muntaira sortzen hasten naizenean, ideiak sortuko zaizkidala pentsatu nahi dut.

Kartografia sortzearen erronkak ugariak izan daitezke, azkenean ideia ezberdinak behar bait dira horrelako lan bat aurrera atera ahal izateko. Kartografia bat egiteko imaginazioa behar da; guk nola ikasten dugun galderari erantzun behar diogu, baira erantzunak ezberdinak dira pertsona bakoitzean eta modu ezberdinera isaltu daitezke. Gainera, galdera hau nehiko irekia da eta ikuspuntu ezberdinetatik erantzun daiteke, ondorioz ebidentziak bilatzea ez dut lan erraza ikusten. Nire imaginazioa landu eta hobetzeko erronka bezala ikusten dut lan hau, ez dut gustoko nere gauzak erakutsi eta kontatzea, eta gutxiago modu artistiko batean.  Beldur hau gainditzen lagundu diezaidake lan honek.

Ikerketa-tailer honi zer gehitu diezaiokedan pentsatzen jartzen banaiz, nire erantzuna esperientzia izango litzateke. Bakoitzak bere txoko, inguru, momentu, lagun, metodo ... ditu ikasteko, norberarentzat egokiena izango dena. Baina ala eta guztiz ere, bakoitzak bere modu edo esperientzia gainontzekoei kontatu eta azaltzen badie, bertatik guztiok ikasi dezakegula uste dut. Ondorioz, lan honi guztiok bakoitzak bere modura esperientzia eta ikuspuntu ezberdin bat eman diezaokegula uste dut. 

Guzti honetatik haibat gauza ikastea espero dut; aldae batetik ikasteko metodo eberdinak ikusiko ditudala espero dut, baina horrez gain pentsamendu eta ideia ezberdinak ulertzea eta ikustea espero dut. Gazte gehienok uste dugu ikastea eskolan, institutuan edo unibertsiatean egiten den gauza bat dela bakarrik, baina hori ez da egia. Gaur egun kalean, lagun artean, familian ... bizipen ezberdinekin gauza berriak ikasten ditugu, esperientziak dira eta bertatik gauzza berriak barneratzen dira. Ondorioz bizitzako arlo ezberdinetran ikasi daitezkeen gauzak zeintzuk diren, horiek nola barnera ditzakegun ... ikastea espero dut.


Ikaskide bakoitzak bere kartografia sortzeko hainbat etapa ezberdin pasa ditugu:

  • Datuak jaso:
Kartografian zein galderari erantzun behar nion pentsatzen hasi nintzen, nola ikasten dut? Lehenengo etorri zitzaidan  erantzuna musikarekin izan zen. Hau da, bai unibertsitateko , bai bizitzako arlo ezberdinetako gauzak ikasten ari naizenean, normalean musika daramat inguruan. Hori dela eta, hori oinarri hartuta, zein momentutan ikasten dudan eta momentu horietan zer egiten dudan pentsatzen hasi nintzen.  Konturatu nintzen, nire familiatik, lagunengandik, bidaia ezberdinetatik, herriko txoko ezberdinetatik, teknologi berrietatik... ikasten dudala. Ondorioz, goiz batean nire amari laguntza eskatu, eta leku eta pertsona horiek islatu ditzaketen lekuei argazkiak atera nizkien eta nire bidaia ezberdinetako argazkiak bilatu eta inprimatu nituen. Hala ere, dena argazki bidez islatu ez nuenez nahi, etxean nituen hainbat objektu bildu nituen, niretzat ikaskuntzan laguntzen didatenak.  

Taldeak aukeratu genuen bakoitzak ikastearekin lotzen zituen leku, pertsona eta gauzei aterako genizkiela argazkiak, eta objektu bat eraman nahi bagenu zerbait islatzeko ahal genuela. Hori  dela eta; nik hasteko nire ordenagailuari atera nion argazkia, bestalde, nik biolontxeloa jotzen dut eta bertatik gauza ugari ikasten ditudala uste dut, ondorioz nire taldearen argazki bat bilatu nuen. Bestalde alde batetik, ni Maltara eta Saloura joan nintzaneko argazkiren bat bilatu nuen, esperientzia ugari ekarri zizkidatelako. Donostiako hainbat lekuri eta Elgoibarko beste hainbat parkeri ere argazkiak atera nizkien; kalean beste pertsonekin erlazionatuz gauza asko ikasten direlako. Eta azkenengo argazkia nire lagun taldearena izan zen, hauen ematen dizkidaten gauza guztiengatik. Azkenik objektu bilketa egin nuen, alde batetik pistinarako betaurrekoak hartu nituen, etxean txikitatik ikusi dudanaren isla baiira; bestalde "tila" bat, nire akatsen errepresentazio moduan, zerbait gaizki ateratzen zaidanean horrelako bat hartzen dudalako. Eta guzti honen inguruan beti musika daramat, ondorioz kasko batzuk hartu nituen.

Interesgarria izan zen gure barnealdean murgiltzea, ikasketa esanguratsu moduan deskriba daiteke, nire pertsona hobeto ezagutu eta interesgarria egin bait zitzaidan. Ideia ezberdin ugari bildu nituen, baina konturatu nintzen denak modu batean edo beste batean elkarri lotuta zeudela.

  • Datuen analisia:
Gure material eta ideia guztiak bilduta genituenean, klasean gure taldekideekin elkartu ginen eta bakoitzak bere ideiak azaldu zituen. Gure taldean, bakoitzak oinarriren bat hartu zuen, bere bizitzan ikasteko laguntzen diona, eta ondoren bertatik jarraituz bakoitzak bere ikasketa prozesua azaldu zuen. Ideia batzuk denok antzekoak genituen, azken batean denok ikasten genuen familiarengandik, lagunengandik, bidaietatik, esperientzietatik... baina ondoren bakoitzak bere modura interpretatzen zuen. Ikaskuntza esanguratsua, gehienok konturatu Gabe, eguneroko errutina jarraituz eta egunero ditugun erronkei aurre eginez ikasten duguna da, gure egunerokotasunerako lagungarriak direnak ikasiz. Aldiz beste hainbat gauza klase eta unibertsitatean ikasten ditugu, gure lanerako edo beste hainbat gauzetarako behar ditugun ikasketak baitira. Askotan, ikasketa esanguratsuan lagunekin edo beste hainbat pertsonekin interakzioan egoteak asko laguntzen du, ikastea errazagoa bilakatzen duelako. Hala ere teknologiek gaur egun paper oso garrantzitsua betetzen dute, pertsonek lortu nahi duten edozein informazio bilatzeko garrantzitsuak baitira.

  • Datuen antolaketa:
Kartografian jartzeko datu eta material guztiak bilduta nituen, baila orain kartografia muntatu beharra nuen eta ez nekien nondik hasi. Ideia nagusi bat banuen, musika jarri nahi nuen denaren oinarri, ikasteko niretzat beharrezkoa baita. Nire nondik norakoak klaseko lagun bati kontatu nizkionean berak ideia bat eman zidan, eta hura garatuz sortu nuen nire kartografia.
Hori dela eta nire kartografian pentagrama bat margotu nuen, eta nota ezberdinekin objektuak lotuz "kanta" bat sortuz. Honekin metafora bat egin nahi izan nuen, hau da, ikaskuntza ematen didaten alderdi guzti hauekin ni neu hasten naizela pertsona moduan, nire pertsona eta bizitza osatuz,
eta horiek sortzen dutela nire bizitzako kantua, kartografian ikusten dena.

  • Aurkezpena:
Bizitzan egindako akatsetatik ikasten dudala erakusteko. Niri zerbait gaizki ateratzen zait denean edo oso urduri jartzen naizenean tila bat hartzea oso ondo etortzen zait, lasaitzeko. Tila hartu ostean, eta lasaitzen naizenean gauza hobeto pentsatzeko gai naiz eta modu honetan zer aldatu behar dudan ikusten dut eta gaizki egin dudanetik ikasten dut.









Pistinarako betaurrekoak adibide moduko bat dira nire familiarengandik ikasten ditudan gauzenak. Nire ama txiki-txikitatik ikusi dut pistinara joaten, eta nik hura imitatuz hartu nuen pistinara joateko ohitura. Familiaren argazki bat jarri nahi ez nuenez, hau familiaren errepresentazio gisa erabili dut. Azken batean etxera erakutsitako ohiturak eta ikusitakoa imitatuz nire bitzako alor desberdinetarako erabilgarriak zaizkidan gauza ugari ikasi ditut.


Lagunen argazkia jarri dut, beraiengandik gauza asko ikasten ditudalako, beraien gertakizunetatik, aholkuetatik, elakarrekin ditugun bizipenetatik ... Beraiekin ordu asko pasatzen ditut hori dela eta, hitz egiten ditugun gauza askotatik ikasi dezaket.




Biolontxeloa jotzen denbora ugari daramat, eta nire ustez honek gauza onuragarri ugari ematen dizkit. Hasteko zailtasun maila bateko kantak jotzen, baina bestalde, talde batean nabilenez, elkarlana sustatzen, batak besteari laguntzea, koordinazioa, pazientzia ... bezalako hainbat jokaera erakusten dizkit. Azken batean talde batean jotzeko ezin zarelako izan berekoia bestela lana ez delako aurrera aterako.

Hasieratik esan dudan bezala musika entzutea oso gustukoa dut, horregatik ahal dudan denbora guztia erabiltzen dut horretarako. Kalean, autobusean, etxean ... hizkuntza ezberdinetan entzuten dut musika, modu honetan nire ikuspuntutik hizkuntza hobeto menperatzen eta erabiltzen laguntzen didalako.








Bidaia ezberdinek, besteak beste Maltara joan nintzanekoak, Kultura ezberdinak ezagutzen lagundu dit, beste ohitura, janari ... ikusten eta bestalde independenteagoa izaten. Azkenengo honetan  Donostiara ikastera joateak lagundu dit, herri batetik irten eta hiri baten ibiltzen ikasi dut, autobus ordutegiak ... begiratuz, munduan bakarrik  joatearen sentzazioa bizi zian dut.



Ni bizi naizen herriko parkearen argazkiaren arrazoia izan da, nik lagunekin bertan pasa izan ditudan orduak, bertan txikitatik ibili izan naiz, eta besteekin gauzak partekatzen, nire txanda errespetatzen ... bezalako jokabideak bertan ikasi eta ulertu ditut. Azken batean kalea denok gabizen eremu bat baita eta ezin dezaket nahi dudana egin  bertan.

Nire ordenagailu portatilaren argazkia, bertan bilatzen dudan informazio guztiaren isla moduan jarri dut. Azken baten bai unibertsitaterako bai beste bizitzako edozein arlotan behar dudan informazio guztia bertan aurkitu dezaket, ia egunero erabiltzen dudan zerbait da.




Azken batean nire egunerokotasunean dudan gauzen bilketa egin dut, modu ugari erabiltzen ditut ikasteko eta bakoitzak gauza ezberdin bat ematen dit nire bizitzarako.

Talde kartografia eta ikasgelako kideen kartografia


Kartografiaren inguruan azkenengo lan bat egin dugu, klasera taldekide bakoitzak bere kartografia ekarri du eta taldearen kartografia izango zena aukeratu dugu. Gure taldeak (GM), Garaziren kartografia aukeratu du, politena eta landuena izateaz gain, modu oso interesgarrian adierazi duelako nola ikasten duen.












   Talde bakoitzak kartografia bat aukeratu ostean, talde bakoitzeko kide bat klaseko beste talde guztietatik igaro behar zen bere kartografiaren esan nahia azaltzen. Taldeko besteok, gainontzeko kartografiak ikusi , azalpenak entzun eta haren inguruko ideia nagusiak apuntatu behar genituen. Bestalde, talde bakoitzean norbaitek bere kartografia azaldu ostean, entzuten ari zirenetako batek ideia nagusitzat hartzen genuen hitz edo esaldi bat arbel digitalean idatzi behar genuen. Modu honetan eskema moduko bat egin genuen ikasteko erabiltzen ditugun estrategia, modu eta pertsona ezberdinekin.

   Gure taldera etorri zen lehenengo klase kidea Ane izan zen, eta bere kartografia asko gustatu zitzaigun puzzle moduko bat zelako. Bere ikuspuntutik, bere ikaskuntza prozesua puzzle bat da, pieza ezberdinek osatzen dutelako, eta hauek osatzen duten puzzleak bera den modukoa izatea eragiten duelako. Puzzleko atal guztiak beharrezkoaz ikusten ditu, zeren eta atalen bat faltako balitz ez zen bera den modukoa izango.  Puzzlearen atal batzuetan familia eta lagunak ageri dira;hauek konpromisoa, laguntza,balore ezberdinen transmisioa …  eskaintzen diotelako. Hauek oso garrantzitsuak dira bere ustez, ondorengo ataletan ageri den guztia ikasteko. Bestalde, bere ustez naturatik, mendira joatean, kalean … esperientzia berrien bidez gauza berriak ikasten ditu. Baita gaur egun teknologien bidez, interneten hainbat tutorial ikusiz edo musika entzutean letraren esan nahiarekin. Bere ikaskuntzan, oso garrantzitsua da besteekin elkarrekintzan egotea, hau da, taldean gauza ugari ikasi ditzake baina batzuetan bakarka ikastea ere behar izaten du. Azpimarratu duen beste pieza oso garrantzitsu bat bidaiak izan dira, beste kultura, hizkuntza … ikasten direlako bertan. Beste pieza batzuk zurian utzi ditu, oraingoz bere ikasketa prozesua hori delako, baina etorkizunean gauza gehiago ikasiko dituelako eta pieza horiek etorkizunean ikasiko duenaren errepresentazioa direlako.


   Ondoren Carmenen kartografia ikusi genuen, berak digitalki egin zuen, burmuina kolore eta atal ezberdinetan banatuz. Burmuinaren kolore bakoitzak, bere ikaskuntzaren atal bat islatzen zuen. Atal batean praktika islatu du,  azken batean hasieratik zerbait egiten jakin ez arren behin eta berriz saiatu ondoren ikasi  eta lortu egiten duelako ( bizikletan ibiltzen). Beste atal batean inkontzientzia jarri du, askotan kaletik goazela ikusten ditugun gauza ezberdinak konturatu gabe barneratu eta imitatu egiten ditugu gauza berriak eta hainbat gauzen esan nahi ezberdinak ikasiz. Bidaien bidez edo gauza ezberdinak probatuz ere ikasten duela islatu du, azkenean leku ezberdinetako pentsamendu, kultura, hizkuntza … barneratzen dituelako modu honetan.  Bestalde informazio iturri ezberdinetatik; liburuetatik, interneten bilatuz, beste pertsonei galdetuz, hau da, interesatzen zaizkigun gaien inguruan informazioa biltzean gauzak ikasten ditu.  Harremanak ere bere ikaskuntzan oso garrantzitsuak ikusten ditu, beste pertsonengandik gauza ugari barnera daitezkeelako; lagunekin, familiarekin … esperientziak, baloreak …  partekatzean adibidez.  Orokorrean zentzumen ezberdinen bidez, gauzak ikusiz, entzunez, ukituz … Azken batean, bere ikaskuntzako atal guztien artean lotura bat egiten du ikasi ahal izateko eta  bera den modukoa izateko.



Geroago Andrea etorri zen bere kartografia azaltzera, puxikaz eta argazkiz osatuta zegoena. Berak islatu nahi izan du bere ikaskuntza prozesuan dauden atal ezberdinak beregandik irteten  direla, hau da, hauek bere parte direla, berak duela bere ikaskuntzaren parte hartzea  eta bere izaera osatzen dutela. Ikaskuntza prozesua zutabe ezberdinetan bereizi du, eta zutabe bakoitza puxika  batek biltzen du. Lehenengo puxikak IKT-ak biltzen ditu, bertan informazioa bilatu, banatu, eraldatu … egin dezakeelako, bestalde lagunekin harremanetan jartzeko balio diotelako, hau da, gauza ezberdinak bilatu eta konpartitu ahal izateko. Beste puxika batean,  familiaren (ohana) zutabea jarri du bere ikaskuntzarako oso garrantzitsua  delako, azken batean jaio denetik familiak balore, ohitura … transmisioaren bitartez bere ikaskuntza bideari hasiera ematen dioelako  eta ondoren berak bidea aurrera bakarrik jarraitzen duelako.  Beste zutabe batean kirola islatu du, zehazki saskibaloia , orain egin ez arren lehen oso garrantzitsua izan da bere bizitzan eta bertan akatsetatik, diziplinaren bidez … gauza ugari ikasi ditu. Bestalde unibertsitatea jarri du, interesagatik baitago unibertsitatean etorkizunean lan postu bat eduki ahal izateko,eta bertan taldeka eta bakarka egiten diren lanetatik gauzak barneratzen ditu.  Beste puxikan bidaiak jarri ditu, bertan leku berriak ezagutuz eta esperientzia berrien bitartez gauza ugari ikasten dituelako. Eta azkeneko zutabea lagunena izan da, hauek aukeratutako familia dira eta hauekin  bizitako esperientzietatik, emandako aholkuetatik … gauza ugari ikas ditzakeelako.


Azkenik Amaiak azaldu digu bere kartografia, non berak norekin ikasten duen, non ikasten duen eta zer behar duen ikasteko islatu nahi izan du. Bere ustez ikaskuntza prozesuaren oinarria interesa izan behar da, azken batean interes gabe ikastea zaila delako. Interesa lortzen duenean , gauza horrekiko konpromisoa hartzen du, modu honetan bere ikaskuntza aurrera eramateko. Ondorioz, berak lau leku nagusitan ikasten duela azaldu zuen; zelaian, unibertsitatean, aitona-amonen etxean, eta bere etxean. Berak leku horietako bakoitzean, bere ikaskuntza prozesuan lagungarri diren pertsona ezberdinak atera ditu. Alde batetik zelaitik kirol taldea  atera du, hauekin pasatzen duen denboran eta egiten dituen bidaia ezberdinetan gauza ugari ikasi ditzakeelako, taldekide bakoitza ezberdina delako eta gauza desberdin bat ematen diolako.  Gero etxean; aitona amonak,bere familiako garrantzitsuenak direlako, beraiekin denbora ugari pasatzen duelako eta ezagutza ugari transmititzen diotelako. Eta ondoren, mapa moduko bat jarri du; bertan alde batetik Donostia markatu du, bere bizilekua delako eta bestetik Huelva, bertan pasatzen baititu udarako oporrak, eta bertako lagunekin igarotzen duen denbora oso bizia denez gauza ugari ikasten dituelako.

 Gure taldekideen kartogrfien azalpena:

Azkenik nere taldekideen kartografiak zeintzuk diren eta haien azalpenak zeintzuk diren jakiteko, haien link-ak hemen azpian txertatuko ditut:













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina